XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haran-haltzaga batetan korradu-belar (Ranunculus ficaria) baten tapiza.

Zuzenki, uraren oldarren menpe dauden lekutan, sahatsez (Salix sp.) eraturiko banda bat aurkitzen da, zeinak, uholdeen aurkako lehen balaztada diren.

Uretatik pittin bat urrunago, eta gehienak arantzadun diren zuhaixken itzalari esker, baliteke zumartzuri autoktonotako (Populus alba) makaldi bat eratzea, bertan, lizar hostotxikia (Fraxinus angustifolia), sahats zuria (Salix alba) edo zumarra (Ulmus minor) gisako zenbait zuhaitzek, uholde-kontrako defentsa gerriko bat osatzen dutelarik, bata besteari, otsahiena (Humulu lupulus), basa mahatsondo eta esparragu (Arparagus officinalis) bezalako lianez loturik daudela.

Aipatutako honengandiko kanpo-banda, zonako landareria klimazikoa da jada, malkardirengandik independiente eta uholdetatik berataz babestua dagoena.